500.000 ARTIKULU!
Euskarazko Wikipediak mugarri historikoa lortu du: milioi erdi artikulu ditugu dagoeneko 25. urteurrenaren atarian!
Armentia Ikastolako ikasleek sortu dute, @Txikipedia|n, eta «Arkupea (Gasteiz)» du izenburu.
2001ean hasi zen ibilbidean, milaka wikilarik egin dute ekarpena. Oraingoan, belaunaldi berrien parte-hartzearekin iritsi gara mugarri honetara.
Zorionak hau posible egin duzuen guztioi!